Ahalik eta informazio gehien ahalik eta espazio murritzenean gordetzea gizartearen gaur egungo beharra eta nahia da, aldi berean. Zentzu honetan teknologia dezente aurreratua badago ere, 1993. urtean Mn12-ac koordinazio konposatua aurkitu zenean sekulako aurrerapausoa eman zen. Izan ere, Iman Molekular (SMM, Single Molecule Magnet) deituriko konposatu hauek informazio unitatea molekula bakar batera murriztea ahalbidetzen dute. Ondorioz, material hauekin sortutako gailuek askoz ere potentzial handiagoa izango lukete. Lan honetan 1993. urtetik gaur arte emandako aurrerapauso garrantzitsuenak laburbiltzen dira.
CITATION STYLE
Zabala-Lekuona, A. (2019). Iman Molekularrak: Informazio unitate txikienaren bila. EKAIA Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia Eta Teknologia Aldizkaria, (35), 85–99. https://doi.org/10.1387/ekaia.19692
Mendeley helps you to discover research relevant for your work.