Koordinazio-polimero luminiszenteak: gailu argitsuen etorkizuna

  • Pajuelo Corral O
  • Seco J
  • Cepeda J
N/ACitations
Citations of this article
7Readers
Mendeley users who have this article in their library.

Abstract

Koordinazio-polimero luminiszenteak aurreko mendetik ezagutzen diren arren, izugarrizko hazkundea izan dute aurreko hamarkadatik gaur egun arte, erakusten duten argi-igorpen gaitasun paregabeei esker. Material horiekin, gailu argitsuen arloan belaunaldi berri bat garatzen hasi da, bereziki sentsore gisa edo faltsifikazio-sistemetan erabiltzeko. Material hauen aplikazio gehienek intentsitate handiko igorpenak edota igorpen iraunkorrak izatera behartzen dute. Zentzu horretan, koordinazio-polimeroak aukera egokiak dira, beren izaera metal-organikoa dela eta; haien egitura kristalinoa nahi diren propietate fotoluminiszenteak erakusteko diseina daitezke, horrela eginkizun zehatz batera bideratzeko. Azpimarratzekoa da azken urteotan ikusi egin dela koordinazio-polimeroek iraupen luzeko argi-igorpenak emateko gaitasuna daukatela. Lan honen helburu nagusia da koordinazio-polimero luminiszenteak eta, bereziki, argi-igorpen fosforeszenteak sortzen dituztenak nola eraiki eta haietan gertatzen diren fenomenoak azaltzea.

Cite

CITATION STYLE

APA

Pajuelo Corral, O., Seco, J. M., & Cepeda, J. (2020). Koordinazio-polimero luminiszenteak: gailu argitsuen etorkizuna. EKAIA Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia Eta Teknologia Aldizkaria, (37), 159–174. https://doi.org/10.1387/ekaia.20840

Register to see more suggestions

Mendeley helps you to discover research relevant for your work.

Already have an account?

Save time finding and organizing research with Mendeley

Sign up for free