Abstract
MOF deritzen polimero metal-organikoak ioi metalikoz eta estekatzaile organikoz osatutako koordinazio-sare porotsuak dira. Azken urteotan beste material porotsuen artean gailentzen ari dira. Bere natura hibridoak propietate anitzak jorratzeko aukera ematen die, porositatearekin erlazionatuta daudenez gain (gasen bilketa eta banaketa) katalisia, sentsore magnetiko edota lumineszente bezala jokatzekoak ere bermatuz. Material hauek egitura eta funtzionalitatea aldatzeko erraztasun handia dutenez, aldi berean ikatz aktibatuaren eta zeoliten barne-azaleren mugak gainditzen dituzte. Hori dela eta, MOFen arloak garapen sakona sustatu du eta kimikaren barnean hazkunde azkarrenetariko esparrua izatea lortu du.
Cite
CITATION STYLE
Cepeda, J., & Pérez-Yáñez, S. (2017). Funtzio anitzeko polimero metal-organiko porotsuak (MOF): etorkizuneko material adimendunei begira. EKAIA Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzi Eta Teknologi Aldizkaria, (31). https://doi.org/10.1387/ekaia.16220
Register to see more suggestions
Mendeley helps you to discover research relevant for your work.