CO2-ren bahiketa, klima-aldaketa arintzeko estrategia

  • Ateka A
  • Sierra I
  • Ereña J
N/ACitations
Citations of this article
6Readers
Mendeley users who have this article in their library.

Abstract

Gero eta arreta gehiago eskaintzen ari zaio klima-aldaketari. Gizakion jardueraren eraginez Lurraren tenperatura igotzen ari da. Berotegi-efektuko gasen artean karbono dioxidoa (CO2) ugariena da, eta energia-iturri fosilen errekuntzan du jato- rri antropogeniko nagusia. CO2-ak denbora luzez irauten du atmosferan, eta ondorioz, beharrezkoa da haren isurketak murriztea. Helburu hori betetzeko, karbono dioxidoaren bahiketa- eta biltegiratze-teknologia (CCS teknologia) erabil daiteke. Horretan, lehenengo pausoa, ekoitzitako CO2-a bahitzea da, atmosferara isuri aurretik. Ondoren, garraiatu eta formazio geologikoetan (akuifero gazi sakonetan, edota petrolio- edo gas-gordailuetan) biltegiratzen da. CCS teknologiak erregai fosilen erabilera jarraitua ahalbidetzen du, CO2-aren atmosferarako isurketak murrizten dituen bitartean. Hala ere, baditu zenbait arazo, hala nola, inbertsio ekonomiko eta energia-beharrizan handiak, epe luzerako biltegiratzea iraunkorra dela egiaztatu beharra, biztanleriaren erresistentzia, eta biltegiratzeko lekuen falta herrialde batzuetan.

Cite

CITATION STYLE

APA

Ateka, A., Sierra, I., & Ereña, J. (2016). CO2-ren bahiketa, klima-aldaketa arintzeko estrategia. EKAIA Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzi Eta Teknologi Aldizkaria, (30), 81–92. https://doi.org/10.1387/ekaia.16204

Register to see more suggestions

Mendeley helps you to discover research relevant for your work.

Already have an account?

Save time finding and organizing research with Mendeley

Sign up for free