Talde arteko harremanen eragina jarduera fisiko inklusiboetan: pilotarien sinesmenak aztergai

  • Fernandez Lasa U
  • Nabaskues Lasheras I
  • Olasagasti Ibargoien J
  • et al.
N/ACitations
Citations of this article
6Readers
Mendeley users who have this article in their library.
Get full text

Abstract

Ikerketa honetan urritasunik ez zuten pilotarien ustetan talde arteko harremanak euskal pilota inklusiboagoa bilakatzeko izan zezakeen eragina aztertu zen. Euskal pilotan ziharduten federatutako eta federatu gabeko 15 pilotari elkarrizketatu ziren bi talde-eztabaida saiotan. Galdekatuek adierazi zuten kideen arteko erlazioei dagozkien hainbat baldintza betetzeak euskal pilota inklusiboagoa egiten lagunduko lukeela, besteak beste, urritasuna duten pertsonak estatus bereko ikusteak, helburu komunak edukitzeak, taldekide sentiarazteko kideen artean elkar laguntzeak, (in)formazioaren gainetik elkar ezagutzeko esfortzua egiteak eta edonori adiskide izateko aukera eskaintzeak. Taldekideen arteko harremanak partaideen aurreiritziek baldintzatzen zituzten askotan, baina izandako esperientzia puntualek asko lagundu zieten horiek ekiditen. Aurrera begira, kontuan hartu beharko litzateke proiektu inklusiboak diseinatu eta abian jartzean epe luzerako jarduerek eragin positiboagoak dituztela.

Cite

CITATION STYLE

APA

Fernandez Lasa, U., Nabaskues Lasheras, I., Olasagasti Ibargoien, J., & Usabiaga Arruabarrena, O. (2018). Talde arteko harremanen eragina jarduera fisiko inklusiboetan: pilotarien sinesmenak aztergai. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (106), 51–69. https://doi.org/10.26876/uztaro.106.2018.3

Register to see more suggestions

Mendeley helps you to discover research relevant for your work.

Already have an account?

Save time finding and organizing research with Mendeley

Sign up for free